Lotura estua edo Zonula occludens zelulen arteko lotura egiten duen egitura bat da. Ornodunen zeluletan bakarrik agertzen dira.
Epitelio eta endotelio ehunetako zelulen alde apikalean agertzen dira eta zelularen perimetro guztia hartzen dute, gerrikoen antzera[1]. Hesi iragazkaitz baten gisa zelula artean ura eta elektrolitoak gal daitezen ekiditeko funtzioa dute[2].